Biblia

Testamentu zaharretik hiru errelato anonimo irakurri genituen: Sanson eta Dalila, Dabid eta Goliat eta Babelgo Torrea. 
Sanson eta Dalilaren errelatoan, Dalilak filistearrek emandako diruaren truke  Sansoni bere ahultasuna zein den den jakiteko engainatzen du eta azkenean Sansonek nazkaturik bere ahulgunea aitortzen dio. 

Dabid eta Goliaten istorioan berriz,  Dabid Goliat erraldoiaren aurka aritu zen borroka kontatzen da.

Babelgo dorrean munduko hizkuntza guztiak nola sortu ziren azaltzen da. Testamentu zaharrean dihoen bezala; gizakiak zerura iristen zen dorre erraldoi  bat eraikitzen ari ziren jainkoarengandik gertu egoteko, Jainkoari  aldiz ez zitzaion ondo iruditu eta pertsona bakoitzari hizkuntza ezberdin bat ezarri zion elkarren artean ez ulertzeko. 

Hiru errelato hauek hainbat gauza dituzte amankomunean; hirurak herritik datozen istorioak dira eta ahoz zabaltzen joan zirela, denak daude erlijioarekin lotuta eta bukaeran moraleja bat ematen dute.


Comentarios

Entradas populares