Odisea

Homerok Iliada idazlana eta gero idatzitako  Ulisesen abenturaren jarraipena da.
Odiseok edo Ulisesek Troiatik Itakara bitartean, eta Itakara itzulita gero (40 egun) izan zituen gorabeherak kontatzen dira Odisea epopeian; lehen 12 kantuetan hura Troiatik irten eta bere herrira itzuli zen artekoak, eta beste 12-etan, Itakara itzuli ondorengoak. Bi parte bereiz daitezke beraz.

Klasean berriz, Odiseako pare bat errelato komentatu ditugu:

Haietako batean, kontatzen da nola Odiseo bere tripulazioarekin Itakara bidean doala, sirena izeneko izakiekin egiten dutela topo eta hauen kantuek nolabait hipnotizatu egiten dutenez, Odiseok mastara lotzeko eskatzen die bere gizonei eta besteek argizaria jartzeko beraien belarrietan.

Bestean errelatoan, Odiseo eta bere gizonak irla batera iritxi eta Polifemo izeneko ziklope batek bere haitzuloan bahitzen ditu. Ziklopea gizonak jaten ari zen eta ihes egiteko Odiseok itsu uzten du eta ardien larrua jarriz bizkarrean, alde egitea lortzen dute.

BITXIKERIA:
Bigarren hau oso ezaguna egin zait ba guk euskal mitologian dugun Tartaloren istorietako baten guztiz berdina da eta.

Comentarios

Entradas populares